XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ikusten dogun tokia eta eginkizunak ondo ezagutzeko, jakin nahi doguna, aurrez gelan idatzirik prestatuko dogu.
Egin nahi doguzan itaunak aurrez idatzita erongo doguz.
2.
3.
- Gogoratu aurrez prestatutako itaunen erantzunak, lehenengo ahoz, ondoren idatziz.
Bisiteari buruzko idazlana, egin zenduena azalduz.
Gelako guztien artean eta irakaslearen laguntzaz bisitearen laburpena egin.
2) AlkarrizketeaEdonork ezagutzen dau janariekin lan egiten dauan norbait.
Halan harakina, okina, merkataria, baserritarra, garraio arduraduna e. a..
Alkarrizketa bat egingo deutsagu halako bati.
Aukeratu dozue nori?.
Baiezkoa emoten badeusku itaunak prestatuko doguz:
- Zein dan bere lana.
- Noiz hasi zan lan horretan.
- Zenbatek lan egiten daben.
- Zer egiten dauan.
- Zelan egiten dauan.
- Ea, irabaziak zelangoak diran.
- Bere produktuak non kontsumitzen diran.
- Bere lana gustatzen jakon.
Alkarrizketea burutu baino lehen entsaiatu egin behar dozue gelan, gero, benetan diharduzunean, ondo egin daizuen.
Alkarrizketea egiteko beharrezkoa dozue magnetofoia; prestatuta eroan.
Burutu ondoren, egin deutsazuezan itaunak eta emon deutsuezan erantzunak kopiatu paperean.